XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ziria sarturik dago.

Dialogo-mota horietarik kristau ezkertiarrak erretiratu egiten dira.

Komunistek bezala kristau ezkertiarrek ere ekintza-batasuna eskatzen dute.

Eta halere, komunistek elkarrizketa hauek antolatzen jarraitzen dute.

Zergatik? Hauentzat hori ere ekintza politikoa delako, beren Image de marque kreatzeko bidea.

Geroxeago ikusiko dugu pundu hau.

Beste arrazoi bategatik ere bizitza laburra ukan behar zuen derrigor elkarrizketa intelektual gisako honek.

Zer da ikusi dena? Marxismoaren eta Kristianismoaren ulertzapen oso desberdinak atera dira plazara.

Hau dela eta, elkar konprenitzea nekeza zen oso.

Horren ondoren ondorioa ote? gertatu den fenomenua luzaz mintzo da.

Hona non ikusten ditugun marxistak kristianismoa esplikatzen, A. Moine-k egin duenez esate baterako, kristau batzuei esanez duten ulertzapena ez dela zuzena.

Berdin ikusten da kristau ezkertiarren aldetik, AKren marxismoa salatzen dutenean.

Hontaz ere gero jardungo naiz luzeago.

Gertatzen dena da, Alderdi Komunistak bakarrik duela bide hortan jarraitzeko interesa.

Eta interes hori politikoa da, eta politikoa soilik.

Eta horrexegatik beragatik, Alderdi Komunistak ez du batere interesik kristau iraultzaileak solaskidetzat edukitzeko, gutienak direlako eta kristau herrian bertan ere onartuak ez direlako.

Elkarrizketa ofizialago bat nahiago du.

Apezpikumailan ahal balitz, hobe.

AKren esku luzatua Maurice Thorez Alderdi Komunistako nagusiak, 1930 inguruan, eskua luzatzen die kristauei.

La main tendue a la Thorez esan ohi da oraindik.

Egun ere eskua luzatzen die Partiduak katolikoei.

Zer adierazten du jokabide honek? Iritziak arras bitaratzen dira hemen.

Batzuentzat hor maliobra politikazko bat besterik ez dago, kristauak erakartzeko, botoak irabazteko asmatua.

Beste batzuentzat, ideologiazko zabalkuntza bat legoke, filosofiazko eta politikazko pluralismo baten onarpena.

Zer esan? Lot gakizkion testuen analisiari.